3. JARDUNALDIA
1. MULTZOA:
Irurita Miguelene – Oiz Kokoetxea, gibeleratua
Arraioz Sagardia, 9 – Doneztebe Zarbonet, 4
Atsedena: Doneztebe Mikelo
2. MULTZOA:
Doneztebe Avia, 8 – Irurita Olari, 9
Doneztebe Apezteguia, 8 – Doneztebe The Moment, 9
Irurita Miguelene - Oiz Kokoetxea: Partida gibelatu egin zen Gorka Urtasun iruritarrak goizean orkatila bihurritu egin zuelako eta ezin zuelako jokatu.
Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Aritz Alunda –
Jon Gamio.
Doneztebe Zarbonet: Felipe Ganboa – Koteto Ezkurra, Luis M. Apezetxea - Jesús Mª Zabala.
Markagailua: 1-1, 3-1, 3-2, 6-2, 6-4, 9-4.
Iraupena: 1’5 ordu
Zarbonet taldeak, nahiz eta punturik ez lortu, agian emaitza hobea merezi izan zuen. 6 joko eta 4 eta 0-40 zirelarik ez zuen jokoa lortu eta hor akitu zen partida. Etxeko taldeak berriz ere bere plaza bitxian irabaztea zaila dela erakutsi zuen. Diferentziarik handiena sakean egon zen; Mindegiak sake pila bat sartu zituen elizako estratan, nahiz eta Ezkurrak ongi erantzun boleaz; Ganboak berriz ez zuen asmatu.
Hala ere, partida ona izan zen. Kotetoren presentziak Arraiozen ikusmina sortu zuen eta egia erran, bere kategoria erakutsi zuen, batez ere airez sartu zelarik estratatik.
Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Asier Mutuberria – Jokin Apezetxea – Juan Telletxea.
Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.
Markagailua: 0-2, 1-2, 1-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 6-7, 6-8, 8-8, 8-9.
Iraupena: 2 ordu eta 50’.
Partida luzea eta motela, arraia ugari egin ziren eta horren ondorioz saketik errestora ere hainbat eta hainbat aldiz aldatu behar. Markagailuaren emozioak eta gora beherak salbatu zituen partida.
Aviak ongi ekin zion txapelketari bere lehenbiziko partidan garaipen argia lortuz, baina gero bertze bi porrot jaso ditu. Gaur egungo azpi txapeldunen kontra gora beherak erakutsi zituen, joko onak eta bertze batzuk berriz ez hain onak.
Olarik joan den asteko itxura eta jokoa hobetu zuen iazko mailara hurbiltzen hasiz. Azkarate sakalari ezkerra izan zen partidako hoberena; sake luzeak eta laburrak tartekatu zituen beti plazako eskasetik hurbil. Urtasun eta bi koartoak ere ongi; aurten ere talde hau kontutan hartu beharko da.
Doneztebe Apezteguia: Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena.
Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Julen San Miguel – Jokin Arraztoa – Javier Vertiz.
Markagailua: 0-2, 2-2, 2-4, 3-4, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-7, 8-7, 8-9.
Iraupena: 2’5 ordu
Bear Zana plazan goizean jokatutako partidak ia hiru ordu iraun baldin bazuen, arratsaldeko honek bide bera hartu zuen. Baina hau aise hobea izan zen. The Moment taldeak bi aurpegi erakutsi zituen: lehenbiziko zatian hagitz ongi, talde sendoa, beti estrategia erabiltzen eta kintze bakoitzean bazekien zer egin eta nola jokatu; bigarren zatian, berriz, gaizki. San Miguel denetatik izan zuen, hala ere iaz baina hobe ari da; Vertiz sakalariak berriz, kintze garrantzitsu batzuetan huts egin zuen.
Apeztegia ezkerrak, nahiz eta pilota batzuk kanpora bota arriskatzeagatik, min handia egin zuen paretan. Etxebeste numeroak partidako azken txanpan ongi aritu zen paretan eta bere errestoei esker taldeak erreakzionatu egin zuen.
SAILKAPENA
1. MULTZOA |
JOK. |
IRA. |
GAL. |
J. ALD. |
J. KON. |
PUNT. |
1. IRURITA MIGUELENE |
3 |
2 |
1 |
22 |
18 |
6 |
2. ARRAIOZ SAGARDIA |
2 |
2 |
0 |
18 |
10 |
5 |
3. OIZ KOKOETXEA |
2 |
1 |
1 |
16 |
15 |
3 |
4. DONEZT. ZARBONET |
3 |
1 |
2 |
19 |
25 |
3 |
5. DONEZTEBE MIKELO |
2 |
0 |
2 |
11 |
18 |
1 |
2. MULTZOA |
JOK. |
IRA. |
GAL. |
J. ALD. |
J. KON. |
PUNT. |
1. DONEZT. THE MOMENT |
2 |
2 |
0 |
18 |
12 |
5 |
2. DONEZTEBE AVIA |
3 |
1 |
2 |
21 |
23 |
4 |
3. DONEZTEBE APEZTEGUIA |
2 |
1 |
1 |
16 |
17 |
3 |
4. IRURITA OLARI |
3 |
1 |
2 |
22 |
25 |
3 |