Iaz bezala, laguntza horiek hiru ildo izanen dituzte: efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak, energia berriztagarrietako eta biomasako instalazioak, eta mugikortasun elektrikoa sustatzea. Laguntzek, 2017an emandakoen antzekoak dira oinarriei dagokienez, baina badituzte berrikuntzak; aipagarriena laguntza horiek toki-erakunde guztietara zabaltzen direla da, biztanle-kopurua edozein dela ere. Horrez gain, deialdiak laguntzak emanen ditu eraiki publikoetako barrualdeko argiteria berritzeko ere. Halaber, laguntza horiek 10 puntu ere eman ditzakete baldin eta toki-erakundeek arestian aipatutako hiru laguntza-ildo horietan neurriak txertatuko dituen 3 urteko energia-plana diseinatzen badute. Orobat, 10 puntu ere jaso dezakete toki-erakundeetako berdintasun-planek.
2017an bezalaxe, diru-laguntzak % 50 eta % 60 dira energia berriztagarriak instalatzeko eta kaleko argiteriarentzako, hurrenez hurren. Laguntzen muga 50.000 euro da berriztagarrien kasurako, eta 30.000 euro herriko argiteria berritzeko. Mugikortasun elektrikoa sustatzeko neurrien kasuan, ibilgailuek jaso dezaketen diru-laguntzaren % 30eraino subentzionatuko da, eta % 80raino birkargatzeko terminalak jartzeko. Epea zabalduta, interesa izan dezaketen toki-erakundeek 45 egun izango dituzte eskaerak aurkezteko. Egindako inbertsioak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31n bukatuko da.
Informazio sakona jasotzeko, eta egin daitezkeen kontsultei erantzuteko, Nafarroako Gobernuak hiru informazio-saio antolatu ditu Nafarroako Mendialdean. Eskualdekoa, apirilaren 25ean (asteazkena) Donezteben, Malerreka Mankomunitatearen egoitzan eginen dute, 17:00etan. Neurri horiek 2030erako Nafarroako Energia Planaren barnean txertatzen dira, helburua izanik, besteak beste, %21etik %50era igotzea energia berriztagarrien kontsumoa eta, horrela, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa %45 murriztea, eta %10 energia primarioen kontsumoa.