Dementzia duten gaixoen senideei laguntzeko taldea hilabetero biltzen da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 20a, 10:44

AFAN Nafarroako Alzheimer eta bertze dementziak dituzten gaixoen familien elkarteko psikologoarekin Donezteben egiten dute hitzordua, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan. Baztan, Bortziriak eta Malerrekako senideak hurbiltzen dira, eta bilkura horietan, esperientziak konpartitzen dituzte, eta gaixotasuna duenaren zaintzan sortzen diren sentimendu eta emozioak kudeatzeko jarrabideak ematen dituzte. 

Norbaitek parte hartu nahi badu, 948 275252 telefonora deitu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun