Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdi nagusia apirilaren 21ean eginen dute Barañainen

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 20a, 09:05
Haur Kantari jaialdiko Berako saioan kantatu zuten Tantirumairu ikastolako ikasleek. Larunbatean ere Barañainen izanen dira lesakarrak.

Larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera 165 abeslati eta 26 musikari espero dituzte auditorioan 

Apirilaren 21ean Barañaingo Auditorioan Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdi Nagusia  2018 ospatuko da. Larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera, Nafarroa osoko 191 partaide izanen dituzte (165 abeslari eta 26 instrumentu jole), aitzinetik herrietako lau jaialdietan parte hartutakoak. 

 

Hauek dira parte hartuko duten zentro edota herriak: Lesakako Tantirumairu Ikastola, Baztan Ikastola, Jaso Ikastola, Lekunberriko Aralar Musika Eskola, Orkoiengo Auzalar eskola, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola, Lakuntzako eskola, Lakuntzako San Saastin Musika Eskola, Azpilkuetatik bere kabuz, Oibarko hirukotea, Ibaialde ikastola, Zarrakazteluko eskola, Tafallako ikastola eta Tafallatik bere kabuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun