Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko? Hori izanen da maiatzaren 6an Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Legasa eta Zubietan eginen duten herri-galdeketan herritarrei luzatuko dieten galdera. Gainerakoan, apirilaren 24an akituko da sinadurak biltzeko epea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.