XXXIX. Baztan-Errekako laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 17a, 08:46
Laxoa partida bat, Doneztebeko Bear-Zanan.

Baztan-Errekako 39. Laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Lehen multzoan, Oiz Kokoetxea eta Irurita Miguelene suertatu dira irabazle eta bigarrenean, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apeztegia. 

EMAITZAK

3. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Oiz Kokoetxea, 9 – Doneztebe Mikelo,  6

Doneztebe Zarbonet, 6- Irurita Miguelene,  9

Atsedena: Arraioz Sagardia

2. MULTZOA:

Doneztebe The Moment, 9– Doneztebe Avia, 4

Irurita Olari, 7 – Doneztebe Apeztegia,  9


Oiz Kokoetxea: Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Iñaki Mendiola –

Jon Zelaieta.

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabier Ibarrola – Unai Sapuppo –

Julen Etxebeste.

Markagilua: 4-0, 4-1, 5-1, 5-2, 6-2, 6-4, 8-4, 8-6, 9-6.

Iraupena: 1’5 ordu.

Nahiz eta Oizko taldea txapelketako gazteena izan (sakalaria eta numeroa oraindik jubenilak dira), orain arte jokatutako bi partidetan oiztarrek puntuatzea lortu dute; talde honek sekulako etorkizuna du eta ziur goiti eginen duela. Mikelok, berriz, partidako lau lehenbiziko jokoak hagitz gaizki jokatuz oparitu egin zituen, gero partida orekatu egin zen eta azkenean doneztebarrek puntutxo bat lortu.

Hasiera txarra eta huts ugari, baino gero partida hagitz polita eta bizia izan zen; bi taldeek kintze ikusgarriak jokatu zituzten, aipagarrienak botarriaren gibelean dagoen Karakoetxea etxeko paretatik itzuli zituzten pilotak.

 

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra, Luis M. Apezetxea - Jesús Mª Zabala.

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Markagailua: 0-2, 2-2, 2-4, 3-4, 3-5, 4-5, 4-7, 6-7, 6-9.

Iraupena: Ordu bat, eta 25’

Partida azkarra eta bizia. Gaur egungo txapeldunek berriz ere erakutsi zuten aurten ere agian faborito nagusiak direla berriz ere titulua eskuratzeko.

Doneztebeko laukote beteranoak ez zuen pilota bat ere galdutzat eman eta kintze batzuetan bere goi maila erakutsi zuen, baina partidako jokalaririk onena Urtasun iruritarra izan zen. Errestoan berak hartu zuen ardura guztia eta bai paretak, erreboteak, airez edo botez pilotak bertze aldera botatzeko.

 

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Julen San Miguel – Jokin Arraztoa – Javier Vertiz.

Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Asier Mutuberria – Jokin Apezetxea – Juan Telletxea.

Markagailua: 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 7-3, 7-4, 9-4.

Iraupena: 2 ordu.

Hasi baino lehen, partida orekatua, borrokatua eta luzea izan zela ematen zuen eta markagailuak ez badu berdintasun hori adierazten, partida ona eta luzea izan zen. Hala ere, kontutan hartzekoak ziren alde batetik Aviak lehenbiziko jardunaldian garaipena lortu zuela eta bertzetik The Moment azken orduan taldea aldatu behar izan zuela.

The Moment taldeko Legarrak mina hartu eta bere partez San Miguel sartu zen. Bere jokoak beti zalantzak sortzen ditu, baina partida honetan erremontista ohia ongi aritu zen, pilotari abiadura handia emanez eta burua erabiliz. Vertiz ongi sakean baina ez hain ongi errestoan eta bi koartoak bikain. Aviak ere maila ona erakutsi zuen, azken momentu arte borrokatu eta behar bada emaitza hobea ere merezi. Partidako jokorik luzeena eta hoberena azkena izan zen; bi taldeak hamaika aldiz a dos egon ziren eta biek aukera ugari jokoa lortzeko.

 

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.

Doneztebe Apezteguía: Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena.

Markagailua: 1-1, 2-2, 2-4, 4-5, 6-5, 6-8, 7-8, 7-9.

Iraupena: 2 ordu eta 15’

Txapelketako bi sakalari ezkerrak aurrez aurre, biak hagitz teknikoak eta arriskutsuak eta kasu honetan doneztebarra garaile suertatu zen. Apeztegia taldeak garaipena hau bere morala berreskuratzeko eta konfiantza hartzeko behar zuen. Iruritarrek berriz, iazko txapeldun ordeak, aurtengo beren lehenbiziko partidan ez zuten mailarik hoberena erakutsi.

Partida luzea izan zen arraia ugari izan zirelako; bi taldeek gutxi arriskatu zuten beti pilota plazan sartzen saiatu zirelako. Galtzeko beldurra nabaria zen.  

 

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. IRURITA MIGUELENE

2

2

0

18

10

5

2. ARRAIOZ SAGARDIA

2

1

1

16

15

3

3. OIZ KOKOETXEA

2

1

1

15

16

3

4. DONEZT. ZARBONET

2

1

1

13

14

3

5. DONEZTEBE MIKELO

2

0

2

11

18

1

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. IRURITA OLARI

1

1

0

9

4

3

2. DONEZT. THE MOMENT

2

1

1

13

14

3

3. DONEZTEBE AVIA

2

1

1

14

16

2

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

1

0

1

7

9

      1

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun