Honela, Saldiasko Aritz Juanenea eta Endika Urrutiak (Larre Gain) 40-19 irabazi zieten Etxeberria IV.a eta Agirrezabalari (Gaztañaga). Endikak alde handia egin zuen sakearekin hasita (12 tanto egin zituen lehen pilotakadarekin). Doneztebeko Xanti Utergak eta Goizuetako Aritz Zubirik (Altzueta) ere 40-20 irabazi zieten Matxin III.a eta Larrañagari (Setien). Hemen Uterga izan zen nagusi eta 22 tanto egin zituen. Orainm Urriza eta Garces (Gurutzeta) eta Segurola eta Barrenetxea (Oialume Zar) dituzte esperoan finalerdietan.