Belateko lanek dirauten bitartean nazioarteko kamioiak bertatik ez pasatzea eskatzeko bigarren errepide mozketa egin dute

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 16a, 08:41
Arraizko Bentan bigarren aldiz moztu dute N121A errepidea, segurtasuna eskatzeko.

Apirilaren 13an, ortzirale arratsaldean egin zuten Arraizko Bentan 

Belatako tunelak hobetzeko eginen dituzten lanengatik, tunelak zazpi hilabetez hetsi eta trafikoa Belateko gainetik igorriko dute. N121A errepidearen bazterreko alkateek nazioarteko zama garraioa belateko gainetik pasatzen ez uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, arras arrikutsua baita. Baina orain  artio gobernuak kasurik ez du egin. Horregatik, apirilaren 13an, ortziralean Arraizko bentetan errepide mozketa egin zuten bigarren aldiz. N121A Segurtasuna: Nazioarteko garraioa desbideratu zioen pankartaren gibelean egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun