Maila mantentzeko azken aukera izanen du Menditarrak BRT errugbi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2018ko apirilaren 13a

Mailari eusteko aukera izanen du Menditarrak BRT taldeak larunbatean Getxon.

Erreka eskubaloi taldeak ere denboraldiko azken partida jokatuko du

Astea Santuko atsedenaldia pasatuta, jardunaldi erabakigarriak gelditzen zaizkie eskualdeko kirol taldeei. Erraterako, Menditarrak BRT taldeak ligako azken partida jokatuko du Getxon. Maila mantentzeko azken aukera du. Errioxarekin puntutan berdinduta daude, eta horrela geldituko balira, Baztango taldea jautsiko litzateke, puntu averagearengatik. Beraz, azken jardunaldian Logroñokoek baino punturen bat gehiago lortu beharko lukete, Getxoko partida irabaziz (5 puntu), lau entsegu eginez (2 puntu) edo 7 puntu edo guttiagoko aldeaz galduz (puntu 1). Beti ere, Errioxakoek bertze hainbertze eginen ez balute. Hori lortuta ere, promozioa jokatu beharko luke Menditarrak BRT taldeak, beheitiko kategoriko talde baten kontra. Eskubaloian, Erreka talde nagusiak denboraldiko azken partida jokatuko du larunbatean Donezteben. Ez du lauko finalean sartzeko aukerarik, baina bosgarren akituko du denboraldia. Futbolean, Baztan eta Aurrerako talde nagusiek etxean jokatuko dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Cortes, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zarauzko Asti zelaian.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Danena - Gure Txokoa, larunbatean 16:30ean Zizurkilgo Elbarrena zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

JD San Jorge – Doneztebe, igandean 16:30ean Iruñeko San Jorgen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan

Aurrera KE – CD Valle de Egues B, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

UD Mutilvera – Baztan, igandean 12:30ean Arangurengo kiroldegiko zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Kostkas, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

Doneztebe atsedena.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako kopan

Aurrera KE atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Orereta Kafea A - Beti Gazte, larunbatean 18:30ean Errenteriako Fanderia zelaian.

Gure Txokoa – Beti Ona A, igandean 17:30ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Real Union - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Irungo Gal zelaian.

Gure Txokoa – Hondarribia B, larunbatean 15:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Baztan – Oberena, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Etxarri Aranatz - Doneztebe A, larunbatean 11:00etan Etxarri Aranatzeko San Donaton.

Doneztebe B – JD San Jorge A, larunbatean 12:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD San Adrian – Baztan, larunbatean 11:15ean San Adrianen.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Intxaurdi - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Donostiako Cesar Benito zelaian.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

UCD Burlades – Baztan, igandean 19:45ean Erripagainan.

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopan

Beti Gazte – Peña Sport, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

 

Futbol-8 Alebinak

Berriozar D – Gure Txokoa B, larunbatean 12:45ean Berriozarren.

Beti Gazte B – Atarrabia C, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan D – Mutilvera F, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Amaya C – Baztan C, larunbatean 12:00etan Iruñeko Amayan.

CD Amigo D – Doneztebe B, larunbatean 12:15ean Iruñeko Amigo ikastetxean.

Cantolagua A – Beti Gazte A, larunbatean 10:30ean Zangozako Cantolaguan.

Gure Txokoa A – JD San Jorge A, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Doneztebe A – CD Kirol Sport A, larunbatean 10:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan B – UCD Burlades B, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

UCD Burlades C – Baztan A, larunbatean 11:00etan Erripagainan.

 

Futbol-8 benjaminak

Gure Txokoa A – Doneztebe A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan A – Beti Gazte B, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe C – Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte C – Baztan B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Goierri, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Pizzeria B17 – Aurrera, larunbatean 16:00etan Donostiako Gaska kiroldegian.

 

Mutiko infantilak

Aurrera A – CD Anaitasuna, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

Mutiko infantilak kopa

CD Tafatrans Tafalla B - Aurrera B, larunbatean 10:30ean Tafallako institutuko kiroldegian.

  

ESKUBALOIA

Senior gizonak txapeldunen fasea

Erreka – Lagunak, larunbatean 16:30ean Donezteben.

 

Kadete mutilak

BM Uharte – Erreka, larunbatean 10:15ean Uharten.

 

Kadete neskak

Baztango BKT – BM Aldezar, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka  atsedena.

 

Infantil neskak

Baztango BKT A asdedena

Erreka – Ardoi, larunbatean 10:00etan Donezteben.

Baztango BKT B atsedena.

 

Alebin mixtoa

Baztango BKT A – BM Uharte

Erreka – Noain, larunbatean 11:30ean Donezteben.

Loyola C - Baztango BKT B

 

Aurrealebinak neskak

BM Noain - Baztango BKT A

Baztango BKT B – BM Uharte D

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Toki Ona Bortziriak – Tafalla, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – CB Oncineda SB, larunbatean 10:40an, Iruñeko Arrosadian.

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak – EL Redin Miravalles, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Aurreinfantil neskak

Toki Ona Bortziriak 2005 – Gares 2005, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Minibasket mutikoak

CD Calasanz - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Zangozako Larrabide kiroldegian.

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Amigo B, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Seniorrak

Getxo RT - BRT Menditarrak, larunbatean 14:30ean Getxon.

 

Sub-18

BRT La Única - Uribealdea, larunbatean.

 

Sub-16

BRT/Txingudi atsedena

 

Sub-14

BRT Txingudi - Iruña RT, Lekarozen 11:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun