Argazki horien artean, Berako Juan Carlos Olaetxeak ateratako ‘Ikusiz ikasi’ argazkiak irabazi du epaimahaiaren saria. Hala, Nekatur Nekazalturismo Elkartearen Nekatur Bono orlegia eskuratuko du, bi lagunendako bi gau eta bi gosari eskaintzen dituen egonaldia.
Erabiltzaileek ere izan dute hitza eta kasu honetan, Lesakako Teresa Rojo Larraldek ateratako ’14 ofizio, 15 miseri’txuri-beltzeko argazkiak jaso du boto gehien. Honenbertzez, Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua irabazi ditu.
Parte-hartzaileen eta eta internet bidez botoa eman dutenen artean Legasako Arotxa jatetxean bi lagunendako otordua zozketatu da eta Legasako Juana Etxeberriari egokitu zaio.
Sari-banaketa apirilean eginen da, saridunei jakinaraziko zaien egunean.