Final nagusia bikaina suertatu zen. Urriza eta Ion aitzinetik hasi ziren (5-1, 8-4), baina Ezkurrak eta Barrenetxeak markagailuari buelta ematea lortu zuten (9-11, 11-12). Partida orekatua joan zen orduan, bederatzina, hamekana, hamabina, hamaseina eta hogeina berdinduz. 22-20koan kolpea hartu zuen Ezkurra II.ak eta partidan segitu zuen arren, orduantxe aprobetxatu zuten Urrizak eta Ionek alderik handiena lortzeko (30-22). Baina ez zuten amore eman Josetxo Ezkurrak eta Barrenetxeak eta 32-27 eta 34-30 hurbildu ziren. Azken tantoa, ordea, hormabikoarekin akitu zuen Urrizak.
Urrizak 17 tanto egin zituen eta 5 galdu eta Ezkurra II.ak tanto bat gehiago egin (18) eta bat guttiago galdu (4) zuen). Beraz, ustekabean, gibelean izan zen alderik handiena. Ionek 8 tanto egin zituen (1 sakez) eta 2 galdu zituen eta Barrenetxeak bortz tanto egin zituen, eta bertze horrenbertze galdu (tartean sakez 2 falta egin zituen).