Elkarrizan elkarteak boluntarioak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 7a, 09:18
Astelehenetan Berako San Jose Zahar Etxekoekin paseotxoa egiten dute

Etxe partikularretan, egoitzetan edota ospitaletan dauden adinduei lagun egiteko

Elkarrizan elkarteak etxe partikularretan, egoitzetan edo ospitaletan dauden adinduei lagun egiteko boluntarioak behar ditu. Elkarteko kideak, bertzeak bertze, astelehenetan, 16:30ean, Berako San Jose Zahar Etxeko edadetuekin paseoan ibiltzera etortzen dira. Ordu eta erdiko (gehienez ere bi ordu) ateraldia egiten dute.

 

Adinduen esker oneko harrera ikusirik, udaberrira begira, elkarteak boluntario gehiago behar ditu. Boluntariotza-lanen truk lan-asegurua, kilometraje-kostua, formazioa eta koordinazio bileretan esku-hartzeko aukera eskaintzen du. Interesdunek, bulegoa irekita dagoen orduetan, 948 635036 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun