Urriza eta Ion, eta Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a ligaxkako azken partida borrokatua eta bikaina eskaini zuten. 35-33 irabazi zuten Urriza eta Ionek, baina finalerako ez da faborito argirik.
Jaialdiaren sarreran 5 euroko txartela hartu beharko dute ikusleek eta kopuru osoa ADANO elkartearentzat izanen da. Txartel horrekin, bi saskiren zozketan sartuko dira.