Beti Gaztek eta Gure Txokoak kadete mailako futbol derbia jokatuko dute ortzirale arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 6a, 06:00

Beti Gazte eta Gure Txokoako kadeteak aurrez aurre izanen dira ortzirale arratsaldean Mastegin.

Futbol talde nagusien artean, Doneztebeko mutilek eta Baztango emakumeek bakarrik jokatuko du etxean

Aste Santuaren ondoko asteburua ere murritz geldituko da eskualdeko kirol taldeen jardunari dagokionez. Gipuzkoako ligan ari diren futbol eta areto-futbol taldeek atseden izanen dute, baina gibeleratuta gelditutako Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko kadete mailako futbol derbia jokatuko dute ortzirale arratsaldean Lesakako Mastegin. Nafarroako futbol ligan ere talde nagusiak bakarrik ariko dira. Eskubaloian, Errekako seniorrek eta saskibaloian Toki Ona Bortziriak taldeko neska juniorrek bakarrik jokatuko dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

River Ega – Baztan, igandean 16:30ean Lizarrako Andola zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe – CD San Andres, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan – Gazte Berriak Ansoain, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

Doneztebe – Cantolagua, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako kopan

CD Kirol Sport - Aurrera KE, larunbatean 12:30ean Orkoienen.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte - Gure Txokoa derbia apirilaren 6an, ortziralean 18:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – Kirol Sport, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonak txapeldunen fasea

BM Uharte – Erreka, larunbatean 20:30ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Arenas - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 12:00etan Tuterako Arenas kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun