Martxoan 904 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 89 bakarrik izan dira mugagabeak eta 815 aldi baterakoak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 324 lagun daude langabezian, otsailean baino 8 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere otsailean baino 47 guttiago daude langabezian, 401. Hogeita bortz urtez beheitikoen artean, martxo hondarrean 28 gizaseme zeuden langabezian, otsailean baino 3 guttiago. Adin horretako 25 emakume zeuden lanik gabe, otsailean baino 7 guttiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: otsailean baino 60 langabe guttiago zeuden martxo hondarrean, 614tik 554ra pasatuz. Industria arloan ere 7 lagunetan jautsi da langabetu kopurua, 121etik 114ra pasatuz. Eraikuntzan, eta nekazaritzan langabe kopuru berdinarekin segitzen dute (48 eta 27 langabe, hurrenez hurren). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz, 35 lagun daude langabezian, otsailean baino bi gehiago.