Solaslagunak udaberriko egitaraua prest du

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 1a, 11:00
Udaberriko egitaraua zabala prestatu du Solaslagunak. Maiatzean mendi itzulia eginen dute Malerreka aldean.

Apirilaren 29an Baigorriko Nafarroaren Egunera joanen dira, Mintzakide eta Mintzalagunekin batera

Solaslaguna egitasmoak udaberriari begira hainbat saio prestatu ditu. Saio bakoitzeko eguna hurbildu ahala jarduera zehazten joanen dira, baina hauek dira aurreikusitakoak:

 

Apirilaren 29an, Nafarroaren Egunera ateraldia: Mintzakide eta Mintzalagunekin batera Baigorrira joanen dira. Joan etorria egiteko autobusa izanen da.

Maiatzaren 12an mendi itzulia eginen dute, Malerrekako txoko ederrak ezagutzeko.

Ekainaren 2an, Mintza Eguna ospatulo dute Hondarribian.

Ekainaren 17an, ikasturtearen agurra izanen dute. Arantzatik abiatuta mendi ibilaldia eginen dute Mendaurrera, Mintzakide eta Mintzalagunekin batera.

Baldintza bakarra euskaraz bizitzea da, beraz, parte hartu nahi duten guziei irekitako ekitaldiak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun