Eskualdeko artisautza sustatzeko asmoz, Argitsu Elkartea sortu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 28a, 07:03
Baztan-Bidasoaldeko artisauek Argitsu elkartea sortu dute.

Lehen aldiz plazaratuko dira Ortzegun Sainduan Elizondon eta igandean Urdazubin

Urdazubi, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranako artisau batzuek, eskualdean beren lana sustatu eta ezagutzera emateko, Argitsu Elkartea sortu dute. Elkarteak, bertzeak bertze, artisauen egitekoak ikusarazi, tailerrak eta promozio ekintzak egin eta kultur besta eta jardueretarako herrietako elkarteekin elkarlanean aritu nahi du.

 

Horretarako, inguruko elkarteekin elkarlanean jardun nahi lukete, bereziki bestak eta kultur arloko egunen antolakuntzan beren presentzia ageriko egiteko. Era berean,  Aste Santuan eginen dituzte lehendabiziko plazaratzeak: martxoaren 29an, Ortzegun Sainduan Elizondoko plazan eta apirilaren 1ean, igandean, Urdazubin, 10:00etatik 19:30era. 

Bertaratzen direnek osagarriak, buruhandiak, kosmetika naturala, altzairu zaharberrituak, larrua, egurra, zilarra... denetarik ikusi eta erosteko aukera izanen dute. Produktuak saltzeaz gainera, haurrendako tailerrak eskainiko dituzte. Era berean, beraiek eginiko produktu-sorta bat zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun