Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 23a, 07:48
Ezkurra II.ak eta Utergak lehia izanen dute aitzineko koadroetan.

Lehen mailako norgehiagokan, Xanti Uterga eta Endika Urrutia, Josetxo Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira 

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 23an, ortzirale arratsaldeko 6:30etik aitzinera Iruñeko Labrit pilotalekuan. ADANO elkartearen aldeko jaialdiaren sarrera doan izanen da. Partida nagusian, lehen jardunaldian galdu egin zuten Xanti Uterga doneztebarra eta Endika Urrutia saldiastarra, lehen partida duten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira. Promozio kategorian, Etxarri eta Barrikart, Eloy eta Azpirozen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun