Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko mezua ere eramanen dute erremontelariek, xingola morea hain zuzen.
Zirkuituaren aurkezpen ekitaldian, joan den urteko frontoi laburreko erremontelari onenen sariak ere banatu ziren. Erremontelari onena Javier Urriza izendatu zuten. Xanti Uterga doneztebarra izendatu zuten aurrelari onena, Endika Barrenetxea atzelari onena eta Xabier Azpiroz, etorkizuneko erremontelari onena.
Aurtengo parte-hartzaileak
Aurtengo Nazioarteko zirkuituako aurrelariak Urriza, Uterga eta Ezkurra II.a izanen dira (Juanenea eta Matxin III.a izanen dira ordezkoak). Atzelariak, berriz, Barrenetxea IV.a, Ion eta Etxeberria III.a (ordezkoak, Endika Urrutia eta Azpiroz). Torneoan zehar denek denekin eginen dute bikote eta jaialdi bakoitzean, hiru partida jokatukp dituzte, 20 tantura.