Bertzalde, gogoratu gaur dela Errigorako produktuak eskatzeko azken eguna: online (errigora.eus), eskuorri bidez edo hainbat herritan egiten ahal da eskaera. Gure eskualdean, ondoko tokietan egin daitezke eskaerak: Areson Pake Toki Elkartean eta Sastinea tabernan, Arizkunen Dolaetxea ostatuan, Beran Amaleun arraindegian, Errekalde ostatuan eta Labiaga Ikastolan, Elizondon Kattalingorri-zangue dendan, Erratzun Zubi Punta ostatuan, Goizuetan Amaia kafetegian eta plazan, Leitzan Maimur liburu-dendan eta Torrea ostatuan, Lesakan Arranon, Izarra okindegian, Mendegia harategian eta Tantirumairu ikastolan.
Eskaera egiten dutenek oliba-olio birjina estra apirilean hartuko dute eta ordaindu ere orduan egin beharko dute. Kontserbak, aldiz, ekain hasieran egin beharko dira.