Errepide sare nagusia zabalik badago ere, arretaz gidatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 09:14
A-15 errepidea Leitza parean.

Goizean, ibilgailu astunentzat itxita egon da N-121-1 errepidea, 5. eta 44. kilometroen artean, eta A-15 autobidean, Leitza parean, mozketak egin behar izan dituzte elurra kentzeko makinak pasatzeko. Orain, ordea, normaltasuna da nagusi eta eskualdean, sare nagusian ez dago errepide bakar bat ere itxita.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 112 elurretako makina prest ditu errepideak garbi mantentzeko.  300-400 metrotan iragarria da elurra Nafarroa osoan, batez ere, Nafarroa iparraldean eta mendebaldean. Bertzalde, bidaiatu aitzinetik errepideen egoera zein den begiratzeko aholkatu dute Gobernutik, www.carreteras.navarra.es webgunean edo 848 423500 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun