Aurten Bakelekurik ezin izanen dela antolatu eta uda honetan Saharako haurrak etxean hartzeko deia egin du Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 27a, 15:16
Saharako neskak-mutikoek gurean uda goxoa igarotzekoa aukera dute. Horretarako harrera familiak bilatzen ditu Saharaztanek.

Aurten ezin izanen du Saharaztan elkarteak Bakeleku antolatu. Hortaz, Bakelekun egon diren haurrei eta uda honetan oraindik ateratzeko aukera dutenei harrera familiak bilatu nahi dizkie elkarteak. Hortaz, 2018ko uda honetan Saharako haur bat etxean eduki nahi duenak Saharaztan elkartearekin kontaktuan jar daiteke apirilaren 15a baino lehen, 620 319 444 telefonora deituz (Pilare) edo saharaztan@hotmail.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun