Bardoak bertso ekimeneko finalerako bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 21a, 08:01

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko finalera joateko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ttipi-Ttapak, ERRAN.EUS atariaren aplikazioa deskargatzen dutenen artean. Finala martxoaren 24an jokatuko da Lekunberrin, 17:30ean hasita. Zozketan parte hartzeko epea martxoaren 22ko 12:00etan bukatuko da.

Ttipi-Ttapa aldiz­kariak eta Xorroxin irratiak sortutako edukiak modu erraz eta arinean, dohainik, erakusten dituen tresna da aplikazioa eta Android eta iOS sistema eragilea erabil­tzen dituz­ten mugikor eta tabletetan erabil daiteke. Aplikazioa deskargatu eta horren pantailazoa Ttipi-Ttapako Wha­tsapp zenbakira (744 484361) bidaltzen duten guztiak Bardoak ekimeneko bi sarrera bikoitzen zoz­ketan sartuko dira. Martxoaren 22ko 12:00etan bukatuko da parte hartzeko epea.

Eskualdeko hiru talde sailkatu dira Bardoak ekimeneko finalera: Baztan-Malerrekako 'Addams familia' (Iturengo Alazne Untxalo eta Iker eta Egoitz Gorosterrazu eta Oronozko Amaia Elizagoien bertsolariak), Leitzako 'Aldatzea komeni' (Diego Riaño, Mikel Azpiroz, Aitzol Eizmendi eta Joanes eta Xabat Illarregi anaiak) eta Lesakako 'Unibertsolariak' (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Jon Silveira).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun