Errigorako bi sortaren zozketan parte hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 15a, 13:48

Bere garaian aitzineratu bezala, Ttipi-Ttapak Erri­go­rako bi sorta zozketatuko ditu ERRAN.EUS atariaren aplikazioa deskargatzen dutenen artean. Ttipi-Ttapa aldiz­kariak eta Xorroxin irratiak sortutako edukiak modu erraz eta arinean, dohainik, erakusten dituen tresna da aplikazioa eta Android eta iOS sistema eragilea erabil­tzen dituz­ten mugikor eta tabletetan erabil daiteke. Aplikazioa deskargatu eta horren pantailazoa Ttipi-Ttapako Wha­tsapp zenbakira (744 484361) bidaltzen duten guztiak Errigorako produktuekin osatutako bi sorten zoz­ketan sartuko dira. Martxoaren 19an bukatuko da parte hartzeko epea.

Erne ibili, urtean zehar zozketa gehiago eginen baititu Ttipi-Ttapak ­ERRAN.EUS aplikazioaren erabiltzaileen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun