Lehenbiziko partida martxoaren 8an, ortzegunean jokatuko dute Galarretan Urriza eta Garces, Doneztebeko Xanti Uterga eta Goizuetako Iker Zubiriren kontra ariko dira. Ligaxka martxoaren 31n akituko da, eta gero aken faseko partidak izanen dira apirilean. Aipatzekoa da Saldiasko Aritz Juaneneak eta Endika Urrutiak bikote eginen dutela.
Azken fasea
Multzo bakoitzeko hirugarren eta laugarren sailkatuek elkarren kontra jokatuko dute final zortzirenetan apirilaren 7an eta irabazleek final laurdenak jokatuko dituzte lehen fasean bigarren izan direnen kontra, apirilaren 14an. Final laurdenetako irabazleek, multzo-buru izanen direnen kontra jokatuko dituzte finalerdiak apirilaren 21ean eta final handia apirilaren 28an izanen da.