Gure lana komunikazioari lotua dagoenez, ERRAN.EUS gure webgunearen bitartez, grebaren jarraipena eginen dute gizonezko lankideek, emakumezkoen greba babestuz. Ahal den neurrian, eurek hartuko dute egunaren jarraipena egiteko ardura. Horretarako, ordea, zuen laguntza eskertuko du Ttipi-Ttapak eta zuen inguruan martxoaren 8aren harira egiten diren ekitaldien berri Ttipi-Ttapara bidaltzeko eskatu nahi dizuegu, informazioa, argazkiak eta bideoak Ttipi-Ttapako Whatsapp zenbakira bidaliz: 744 484 361.