Igantzi eta Basaburua bikain Nafarroako Herri Kirol Jolasen bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 6a, 07:41

Betelun ere jendetza bildu zen Nafarroako Herri Kirol Jolasen bigarren jardunaldian.

Igantziarrak kimu mailako proba konbinatuan eta baztandarrak haur eta kadete mailako sokatiran nagusitu ziren 

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako bigarren jardunaldia jokatu zen Igandean Betelun. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Azken honetan, Igantzi nagusitu zen eta sokatiran Basaburua.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Igantzi - 6:47.23

2. Andra Mari 5 - 6:50.22            

3. Intsusburu - 6:54.31             

4. Andra Mari 6 - 6:56.61             

6. Andra Mari 7 - 7:02.25

7. Antsoain B - 7:03.59

8. Arartza - 7:04.00

9. Antsoain A - 7:07.45

10. Andra Mari 4 - 7:08.00

11. Berriozar - 7:08.92

12. Antsoain C - 7:12.10

13. BRT Menditarrak - 7:12.78

14. Andra Mari 2 - 7:15.35

15. Bargagain - 7:15.77

16. Gainsol - 7:31.41

17. Andra Mari 1 - 7:47.28

Lau jardunaldi eta Finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek Finalerako txartela lortuko dute.

                                                         

Haur mailako Proba Konbinatuan lau multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Araxes  - 9:06.82

2. Andra Mari 3 - 9:10.64             

3. Basaburua -  9:15.25             

4. Artzanegi  - 9:25.58             

5. Berriozar A - 9:32.87

6. Andra Mari 2 - 9:38.83

7. Antsoain A - 10:19.05

8. Andra Mari 1 - 10:36.56

9. BRT Menditarrak - 10:44.81

10. Txantrea - 11:03.15

11. Berriozar B - 11:06.10

12. Iñigo Aritza - 11:59.31

13. Antsoain B - 12:36.41

Lau jardunaldi eta Finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek Finalerako txartela lortuko dute.

  

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakar batean aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari - 10:13.97          

2. Iñigo Aritza - 10:16.17           

3. Basaburua - 10:26.16

4. Anaraberri - 11:24.45         

Bortz jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez.

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa

Berriozar A (4 puntu)                      

Andra Mari 2 (3 puntu)                      

Iñigo Aritza  (2 puntu)                      

Antsoain B  (Puntu 1)                     

 

B multzoa

Andra Mari 3 (4 puntu)   

Andra Mari 4 (3 puntu) 

Txantrea (2 puntu)

Antsoain A (Puntu 1)                                          

 

C Multzoa      

Basaburua (4 puntu)      

Araxes (3 puntu)  

Berriozar B (2 puntu)     

Andra Mari 1 (Puntu 1)

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Hiru multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute

           

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa                                                   

Basaburua  (5 puntu)                                            

Andra Mari 1 (4 puntu)                     

Iñigo Aritza (3 puntu)

Andra Mari 2 (1,5 puntu)      

Anaraberri (1,5 puntu)

Bortz jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez.

           

Hirugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 11, jokatuko da Antsoainen goizeko 10:30etatik aurrera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun