Otsailean 760 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 70 bakarrik izan dira mugagabeak eta 690 aldi baterakoak.
Emakume gehiago langabezian, gizaseme guttiago
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 332 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 16 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere urtarrilean baino 11 guttiago daude langabezian, 448. 25 urtez beheitikoen artean, otsail hondarrean 31 gizaseme zeuden langabezian, ilbeltzean baino 4 guttiago. Aldiz, adin horretako 32 emakume zeuden lanik gabe, urtarrilean baino 3 gehiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean 16 guttiago daude, 630etik 614ra pasatuz. Industria arloan ere 8 lagunetan jautsi da langabetu kopurua, 129tik 121era pasatuz. Eraikuntzan, 4 langabetu guttiago daude (48 denera). Nekazaritzan langabetu bat guttiago dago (27 denera) eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, berriz, 33 lagun daude langabezian, urtarrilean baino bat gehiago.