Ongi hasi dira Igantzi eta Basaburua Nafarroako Herri Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 28a, 12:02
Igantziko taldea ongi hasi da Herri Kirol jokoen kimu mailako proba konbinatua.

Martxoaren 4an jokatuko dute bigarren jardunaldia Betelun

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako lehenengo jardunaldia jokatu zen otsailaren 25ean Etxarri Aranatzen. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Hain zuzen, Igantzi bigarren izan zen kimu mailako proba konbinatuan eta Basaburua ere bigarren kadete mailakoan. Sokatiran ere indartsu hasi ziren Basaburuako infantil eta kadeteak.

KONBINATUKO SAILKAPENAK 

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari 5, 6:58.72

2. Igantzi, 7:03.63             

3. Andra Mari 7, 7:11.51             

4. Antsoain C, 7:14.69            

5. Antsoain B, 7:14.81

6. Berriozar, 7:17.15

7. Gainsol, 7:23.18

8. Andra Mari 3, 7:25.30

9. Andra Mari 2, 7:26.57

10. Andra Mari , 7:30.04

11. Andra Mari , 7:31.03

12. Andra Mari 1, 7:32.97

13. Antsoain A, 7:33.85

14. Intsusburu, 7:35.36

15. BRT Menditarrak, 7:42.39

16. Bargagain, 7:43.13

17. Arartza, 7:44.50 

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

                                                         

Haur mailako Proba Konbinatuan lau multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari 3, 9:19.31

2. Araxes, 9:43.59             

3. Berriozar A, 9:52.18             

4. Artzanegi, 9:54.81             

5. Basaburua, 10:16.52          

6. Andra Mari 2, 10:30.69

7. Antsoain A, 10:43.78

8. Iñigo Aritza, 11:21.21

9. Andra Mari 1, 11:30.33

10. Txantrea, 11:35.09

11. Berriozar B, 12:10.00

12. Antsoain B, 12:34.21

13. BRT Menditarrak, 13:12.35

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

                                                

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakar batean aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari, 4 puntu       

2. Basaburua, 3 puntu                    

3. Iñigo Aritza, 2 puntu

4. Anaraberri, puntu 1                                            

  

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa

Berriozar A (4 puntu)

Iñigo Aritza (3 puntu)

Andra Mari 2 (2 puntu)

Antsoain B (puntu 1)

 

B multzoa

Andra Mari 3 (4 puntu)

Andra Mari 4 (3 puntu)

Txantrea (2 puntu)

Antsoain A (puntu 1)

 

C multzoa

Basaburua ( 4 puntu)

Araxes (3 puntu)

Andra Mari 1 (2 puntu)

Berriozar B (puntu 1)

 

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Hiru multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute

           

KADETE MAILA (540 KG)

Basaburua (4,5 puntu)                                         

Andra Mari 1 (4,5 puntu)                  

Iñigo Aritza (3 puntu)

Anaraberri  (2 puntu)

Andra Mari 2  (Puntu 1)                     

                                                        

5 jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez.

Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 4, jokatuko da Betelun goizeko 11:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun