Errepide sare nagusian, N-121-An, ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu egin du Nafarroako Gobernuak, Ezkabako tuneletik hasi eta Irunerako norazkoan. Iruñerako bidean, 44. kilometrotik hasita errepidea moztu behar izan diete ibilgailu astunei. Leitzarango autobian (A-15), Gipuzkoan, bi noranzkoetan itxita dago errepidea eta Nafarroan, Irurtzun paretik hasita mugatu egin diete ibilgailu astunei, bi norazkoetan. Gainera, elurra kentzeko makinak pasatzeko trafiko mozketak egiten ari dira.
Gobernutik erran dutenez, elurra kentzeko 124 makina ari dira lanean.