Juanto Apezetxeak 2015eko azaroan hartu zuen taldea eta Asobal ligako goitiko postuetara eraman du. Honela, Asobal ligan bosgarren postua eskuratu izana, kopako finalerdietara ailegatzea eta EHF Cup konpetiziorako sailkatzea azpimarratu dute saria ematerakoan. Apezetxeak saria «talde osoarentzat» dela azpimarratu du: «Ohore bat da horrelako sari bat jasotzea eta denborarekin gehiago baloratuko da».
Bertze sariak
Emakumezkoen kirol talderik onena La Unira errugbi talea izan da eta gizonezkoen talderik onena, areto-futboleko CA Osasuna-Magna izan da. Kirol zerbitzurik onena Zizur Nagusiko Kirol Zerbitzua izan da eta federaziorik onena Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioa. Klubarik onena Zangozako CD Cantolagua izendatu dute, enpresa babesle onena Helvetia Seguros eta kirol proiektu berritzaile onena, Nafarroako Ur-azpiko Jarduera Federazioak egin duen urpekaritza egokitu proiektua.