Bigarren faseari ekiteko prest dira Bardoak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 27a, 06:48
Addams familiakoak kantaria. Ortziralean Iruñean ariko dira eta hurrengo asteburuan, itzulerakoa Erratzuko Zubipuntan.

Martxoko lehen asteburu honetan Beran izanen da saioetako bat, ortziralean 22:00etan Katakun eta bigarren asteburuan Erratzuko Zubipuntan, Leitzako Gaztetxean eta Lesakako Arrano elkartean izanen dira itzulerakoak

Martxoaren 2an hasiko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko bigarren fasea. Sei taldek lortu zuten sailkatzea eta bi asteburuz sei saio jokatuko dira Iruñean, Beran, Aldatzen, Erratzun, Leitzan eta Lesakan. Hortik hiru talde sailkatuko dira martxoaren 24an Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko den finalera. Finalerako zein ondorengo afarirako sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Iruñeko Arrano elkartean jokatuko da ortziralean Bardoetako bigarren faseko lehen saioa. 19:00etatik aurrera Iruñeko "Topa bardo kopa!" eta Baztan-Malerrekako "Addams familia" arituko dira bertan. Egun berean, beste saio bat jokatuko da Beran, herriko "Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi" eta Leitzako "Aldatzea komeni" taldeen artean. Saioa Kataku tabernan izango, 22:00etatik aurrera.

Martxoaren 4an, igandez, bigarren faseko hirugarren saioaren txanda izango da. Aldazko Martixa elkartean, 17:30ean hasita. "(Larraun da Araitz) Bi dozena" eta "Unibertsolariak" taldeko kideak ariko dira bertsotan.

Hurrengo asteburuan bueltako saioak izango dituzte Bardoek. Martxoaren 9an, ortziralez, bi saio izanen dira. Erratzuko Zubipunta tabernan "Addams familia" eta "Topa bardo kopa!" izanen dira 21.00etatik aurrera. Ordubete beranduago, 22:00etan, eguneko bigarren saioa hasiko da, Leitzako gaztetxean, "Aldatzea komeni" eta "Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi" taldeekin.

Bardoetako bigarren fasea martxoaren 11n bukatuko da, Lesakako Arrano elkartean, "Unibertsolariak" eta "(Larraun da Araitz) Bi dozena" taldeekin. Saioa 17:30ean hasiko da.

 

Finalerako sarrerak, salgai

Bigarren fase hau amaituta, hiru talde sailkatuko dira martxoaren 24an Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko den finalerako. Finalerako zein ondorengo afarirako txartelak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Era berean, Lekunberriko Lanbroa liburudendan izanen dira asteazkenetik aurrera.

Finalerako zein afarirako dagoen sarrera kopurua mugatua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun