Arkupeak elkarteko 118 bazkidek Azkaine eta Baiona bisitatuko dituzte otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 20a, 08:02

Egun bateko ateraldietan hainbat herri ezagutzen dituzte Arkupeak elkarteko kideek. Argazkian, iaz Lekeitioko portuan.

Bi herriak ikusi ondotik, Dantxarineko Oihana jatetxean bazkalduko dute 

Arkupeak elkarteko bazkideek tsailaren 22an hasiko dituzte 2018ko bidaiak, Baionara eta Azkaingo oihal fabrikara joanen direlarik. Lehendabiziko ateraldi honetarako 118 lagunek eman dute izena, eta beraz, bi autobusetan joanen dira ortzegunean. 

 

Batzuek Azkaingo oihal fabrika bisitatzen duten bitartean, bertzeak Baionan barna ibiliko dira; eta ondotik, alderantziz. Bi lekuak bisitatu ondotik, Dantxarineko Oihana jatetxean bazkalduko dute, Joseanen musikak girotuta dantzan eta kantuan ibiltzeko aukera izanen dutelarik.

Aurtengoan bizpahiru eguneko ateraldien artean, Alpeetakoa eta Kosta Urdinekoa dira deigarrienak. Mediterraneoko itsas bidaia irailean eginen dute. Oraindik orain, datak zehazteke daude, bidaia-agentziek proiektuak aurkezten dituztenean zehaztuko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun