'Baztan-Bidasoa Turismoa' elkartea bazkide bila

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 17a, 11:00
Eskualdera datozen bisitarei harrera zabala egitea dute helburu

Baztan-Bidasoa Turismoak, lande­txe, aterpe, hotel, jatetxe, ostatu... turismoari lotutako zeinahi establezimenduetako jabeei izena emateko ateak zabaldu dituela jakinarazi nahi die. Kide egitearekin, turista eta bisitariei eskaintzak helaraziko zaizkiela eta webgunean ez ezik, Facebook eta Twitter bidez publizitatea eginen zaiela azpimarratu dute.

 

Halaber, Baztan-Bidasoa Turismoak kaleratutako material guztia eskuragarri izanen dute: esku-orriak, gidak...Horretarako, baz­kide fitxa bete eta urtean 310 euroko kuota ordaindu beharko dute, hiru alditan: urte hasieran, udan eta bukaeran. Informazio gehiago nahi izatekotan euren telefonora deituz edo info@baztan-bidasoa­.com helbidera ida­tziz lor daiteke.

Gaur egun, laurogei bazkidek osatzen dute Baztan-Bidasoa Turismoa, eta handi­tzen segitu nahi dute. Horre­la, eskualdera datozen bisitariei ahalik eta harrera hoberena eta osoena egitea dute helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun