Ruben Saralegi leitzarrak eta Iker Vicentek Urrezko Aizkorako finalerako txartela lortu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 12a, 13:26
Igandean Beasainen aritu ziren kirolariak.

Asteburuan Beasainen jokatutako binakako Urrezko Aizkorako saioan, Saralegi eta Vicente nagusitu dira Jon Rekondo leitzarraren eta Iñaki Azurmendiren kontra. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Sorondo beratarra  Maika Ariztegi iturendarra baino gehiago izandu da.

‘Eusko Label Saria’ binakako Urrezko Aizkora txapelketako jardunaldi garrantzitsua jokatu zen igandean, otsailak 11, Beasainen. Saralegik eta Vicentek 21 minutu eta 36 segundo behar izandu zituzten lanak bukatzeko; Jon Rekondo leitzarrak eta Iñaki Azurmendik, berriz, 23 minutu eta 21 segundo. Honenbertzez, martxoaren 4an Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortu dute Saralegik eta Vicentek.

Emakumezkoen Urrezko Aizkorako banakako txapelketako saioa ere jokatu zuten Beasainen Maika Ariztegi iturendarrak eta Nerea Sorondo beratarrak. Azken hau bizkorrago ibili zen: zortzi minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen eta iturendarrak 9 minutu eta 35 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun