Wikipediaren APPa euskaratu dute Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 11a, 11:00

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak ikasturte honetan aurkeztu duten akordioari esker hainbat tresna itzultzeko lana abiatu dute. OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli ondotik, Wikipediaren telefono mugikorreko aplikazioa itzultzen bukatu dute aste honetan. Android zein iOS sistemarako eskuragarri dagoen tresna hau jaitsiz gero, hurrengo gaurkotzean euskaraz erabili ahal izanen dute guztiz erabiltzaileek.

Wikipediaren APPak aukera asko ematen ditu telefono mugikor bidez informazio guztira heltzeko. Artikuluak hizkuntza ezberdinetan bilatzeko aukera ematen digu, gure hobespenen arabera, eta azken egunean gehien kontsultatu diren artikuluak eskaintzen dizkigu egunero. Gainera, egunero argazki bat ematen digu, Commonseko komunitateak kalitate handiko irudi gisa bozkatu dutena. Android telefonoetarako eskuragarri dago eta IOS darabiltenetarako ere.

Itzulpen lanekin segitzen dute, eta datozen asteotan beste software batzuk ere euskaraz izazen dituzte, «guztiok ezagutza gure hizkuntzan eskuratu ahal izateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun