Urrezko Aizkolari txapelketetako saioa jokatuko da otsailaren 11n Beasainen

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 9a, 12:59
Jon Rekondo leitzarrak zuzenean finalean sartzeko lehen aukera izanen du larunbatean.

Gizonezkoak binaka eta emakumeak banako arituko dira larunbat eguerdian 

‘Eusko Label Saria’ Urrezko Binakako Aizkolari txapelketako jardunaldi garrantzitsua jokatuko da otsailaren 11n, igande eguerdian Beasaingo Antzizar pilotalekuan. B multzoko lehen postua jokoan izanen dute Iker Vicentek eta Ruben Saralegik alde batetik eta Iñaki Azurmendi gipuzkoarrak eta Jon Rekondo leitzarrak, bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun