Urtarrilean 776 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 79 bakarrik izan dira mugagabeak eta 697 aldi baterakoak.
Emakume gehiago langabezian, gizaseme guttiago
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 348 lagun daude langabezian, abenduan baino 10 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, abenduan baino 47 gehiago daude langabezian, 459. 25 urtez beheitikoen artean, urtarril hondarrean 35 gizaseme zeuden langabezian, abenduan baino 1 guttiago, eta 29 emakume, abenduan baino 5 gehiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta urtarrilean 21 gehiago daude, 609tik 630era pasatuz. Industria arloan ere bertze horrenbertze igo da langabetu kopurua, 108tik 129era pasatuz. Eraikuntzan langabetu bat gehiago dago (52 denera). Nekazaritzan berdin mantentzen da langabetu kopurua (28) eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 32 lagun daude langabezian, abenduan baino 2 guttiago.