Lau arlotan bana daitezke ikastaroak: enpresaren kudeaketa ekonomikoa, turismo-sektorerako berariazko tailerrak, gizarte-ekonomia eta adimen-emozionala. Joan den urtean bezala, 'Antolatu zure paperak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko' eta 'Ziurtagiri digitalak eta ogasunarekiko izapideak' tutorialak jorratuko ditu. Lehena, eskualdeari dagokionez, Lesakan izanen da, maiatzaren 21ean. Bigarrena, berriz, ziurtagiri digitalari dagokiona, Lesakan martxoaren 21ean eta Elizonodon apirilarea 9an izanen dira.
Gizarte-ekonomiaren inguruko ekintzailetzari buruzko tailerra Leitzan
Gainera, 2018an Cederna Garalur Elkarteak gizarte-ekonomiaren inguruko ekintzailetzari buruzko beste bi tailer emanen ditu (launa ordukoak) Izizen (martxoaren 15a) eta Leitzan (apirilaren 16a), baita estresa kudeatzeari buruzko beste hiru tailer ere Zangozan, Agoitzen eta Arbizun, otsailaren 6ann eta 27an eta martxoaren 6an, hurrenez hurren.
Informazioa eta izen-ematea
Ikastaroen datei eta izena emateko kontaktuei buruzko informazioa Elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko, Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikari Oskia Lazkozekin jar zaitezke harremanetan 619328264 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektronikoz sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita.
Jarduera horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzailea Sarearen bitartez. Cederna Garalur sare horretako partaidea da.