Traktoreen azterketa teknikoa egiteko datak zehaztu dituzte dagoeneko

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urt. 26a, 10:52

Eskualdean otsailaren 2an hasi eta 23ra bitarte ibiliko dira herriz herri

Urtero bezala, traktoreen IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egiteko herriz herriko zerbitzua izanen da otsailaren 2tik 23ra bitarte eskualdean. Herri batzuetan bi egunez eginen dituzte azterketak, bertze batzuetan, berriz, bakarrean. Segidan herriak eta bakoitzari eskainiko di(zki)oten eguna(k) bildu dira.

ORONOZen otsailaren 2an

LABAIENen otsailaren 5ean

URROZ eta DONEZTEBEn otsailaren 6an

OIZen otsailaren 7an

SALDIASen otsailaren 8an

ITURENen otsailaren 9an

AURTITZen otsailaren 12an

EZKURRAn otsailaren 13an

ERATSUNen otsailaren 14an

ZUBIETAn otsailaren 15 eta 16an

LEITZAn otsailaren 19 eta 20an

GOIZUETAn otsailaren 21ean

ARESOn otsailaren 23an

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun