Euskalkide egitasmoa prestatu du aurten ere Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 26a, 09:11
Euskalkide egitasmoan parte hartu zutenak 2016 urtean, Elizondoko Zahar Etxeko mintzakideekin.

Elizondoko eta Doneztebeko Zahar Etxekoekin eginen dituzte mintzapraktikak

Urtero bezala ikasturtean zehar hainbat saio jarriko ditu martxan Solaslalaguna egitasmoak. Urteko lehenbizikoa hau izanen da: Euskalkide aldaera Elizondoko Zahar Etxean eta Doneztebeko herri gunean (Santa Luzia plazan). Tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi ditu Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu eta Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen eta Arkupeak jubilatuen elkartearen laguntza izanen duen ekimenak. 

Helburu zabalago batzuetan ere kokatua dago, hizkuntza portaeran eragitea, adinero pertsonekin hartuemanak

sortzea eta ondare inmaterialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientzietaz ikastea, bertzeak bertze.

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean hiru saio eginen dituzte otsailaren 2, 16 eta 23an, ortzirale arratsaldeko 5etatik 6etara.

Doneztebeko Zahar Etxean bi saio eginen dituzte, otsailaren 17 eta 24an, larunbatetan 11:00etatik 12:00etara.

Izen emateko 610 920673 telefonora deitu behar da (Ana Aroztegi) edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun