Heldu hasiberriendako bertso eskola ikastaroa antolatu dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 28a, 11:00
Otsailaren 14a baino lehen eman behar da izena

Lekua, eguna eta ordua partaideen artean zehaztuko dira

Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, heldu hasiberriendako bertso eskola ikastaroa antolatu dute Malerrekan. 10 saio izanen dira eta lekua, eguna eta ordua partaideen artean zehaztuko dira.

 

Izena emateko 948 451746 telefonora deituz edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbidera idatzi behar da, otsailaren 14a baino lehen. 20€ ordainduko da matrikula (ikasle zein langabeek, aldiz, 10€).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun