Ehun emakume pilotarik hartuko dute parte eskuz binakako 2018ko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urt. 24a, 08:17

Naroa Elizalde 2017ko Emakume Master Cup txapelketan

Promozio mailan, Zubietako Naroa Elizalde eskualdeko pilotariak parte hartuko du

Hainbat jatorritako ehun emakume pilotarik jokatuko dute eskuz binakako 2018ko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa. Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Errioxakoak ez ezik, Kataluniakoak, Aragoikoak, Valentziakoak, Asturiasekoa… ariko dira.

 

Guztira 42 bikote dira Promozio mailan izena eman dutenak; maila gorenean, hau da, Lehen mailan, berriz, 8. Promozio mailan Zubietako Naroa Elizaldek Zestoako Araitz Eizagirrerekin hartuko du parte. Bi mailetako kanporaketak Gasteizko Ogueta eta Mendizorrotza Kirol Esparruko hiru pilotalekutan hasiko dira, otsailaren 4an.

Promozio mailan hiruko sistemako multzoen bidez jokatuko dira kanporaketak. Hortaz, bikote bakoitzak, gutxienez, bi partida jokatuko ditu. Multzo bakoitzeko irabazleak hurrengo kanporaketarako sailkatuko dira. Lehen mailan, ordea, 4 bikotek osatutako bi taldetan lehiatuko dira pilotariak, eta hiru bikote irabazleek lortuko dute sailkatzea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun