Urtarrilaren 20an abiatuko da sagardotegi denboraldia Lesakan eta Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 18a, 10:04

2016an Oinatz Bengoetxeak ireki zuen denboraldia Lekunberriko Toki Alai sagardotegian

Nafarroako sagardotegiaren denboraldiaren hasiera ofiziala Berueteko Behetxonea sagardotegian izanen da, bezperan

Lesakako Linddu­rrenborda eta Lekarozko Larraldea sagardotegiek ilbeltzaren 20an irekiko dituzte bere ateak, txotx sasoi berriari hasiera emanez. Nafarroako sagardotegien denboraldi hasiera ofiziala, berriz, bezperan eginen dute Berueteko Behetxonea sagardotegian. Hauekin batera, Lekunberriko Toki Alai eta Aldazko Martitxoneak osa­tzen dute Dolarea, Nafa­rroako Sagardotegien Elkartea, eta aurten ere 250.000 litro inguru kupeleratu dituzte

 

Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegian hilaren 21ean irekiko dituzte kupelak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun