Uholde-arriskuaren aurkako udal-ekimenerako planak erreminta baliotsua dira, tokiko mailan informaziorako, alertarako eta mota hauetako balizko larrialdietarako jarduna kudeatzeko larrialdi dispositibo iraunkor eta eguneratu bat ezartzeko. Populazioa babestea dute helburu, eta, ahal den neurrian, gerta daitezkeen kalteak saihestu edo txikiagotzea. Plan hauek, bertze aspektu batzuen artean, uholde baten aurreko jardun-prozedura jasotzen dute, eta baita tokiko entitatearen eta SOS Nafarroaren arteko alerta- eta komunikazio-prozedurak ere. Udaletako bilkuretan onartzen dira planok, eta Babes Zibilerako Batzordeak homologatzen ditu, Nafarroako Gobernuaren Uholdeen Plan Berezian osoki integratzen diren ziurtatzeko.
Doneztebeko plana Nafarroako Gobernuko teknikariek burutu dute udalaren laguntzaz eta udalbatzaren onespena du. Otsailaren erdialdera doneztebarrei aurkezpena eginen zaie. Etxe guztietara honi dagokion diptikoa banatuko zaie azalpenak eta larrialdietarako jarraibideak emanez.
Baztanen abenduaren 21ean aurketu zuten plana.