Lehenbiziko lanean, oinbikoa zeinek lehenago moztu, Nerea Sorondo nagusitu zen segundo bakararengatik. Minutu eta 33 segundo behar izan zituen Berakoak eta minutu eta 34 segundo Elgorriagakoak. Ondotik, 45 ontzako bi enborrak moztu behar zituzten eta lan luzean Izkue nagusitu zen, hiru segundorengatik. Sei minutu eta 7 segundo behar izan zituen eta 6 minutu eta 10 segundo Sorondok. Azkenean, beraz, bi denborak pilatuta, Izkuek 7 minutu eta 41 segundo eta Sorondok, 7 minutu eta 43 segundo behar izan zituzten.
Gizonezkoen binakako txapekkean Eneko Otañok eta Juanjo Lopezek irabazi zieten Zaldua eta Irazuri. Harrijasotzen, berriz, Imanol Illarramendik 7 jasoaldi eman zizkion 175 kiloko errektangularrari, 8 jasoaldi 150eko kubikoari.