Emakumeak ez ezik, gizonezkoak ere izanen dira aurrez aurre, binakako Eusko Label saria txapelketaren baitan. Beizama bertako Eneko Otaño eta Lezaungo Juan Jose Lopez, Zizurkilgo Jon Irazu eta Zumarragako Xabier Zalduaren kontra ariko dira.
Bi harrien harrijasotze txapelketan, berriz, Aiako Imanol Illarramendi ‘Kortaberri’ harrijasotzaile ariko da, 175 kiloko harri errektangularrarekin eta 150 kiloko kubikoarekin, bi minutuko txandetan.