Urteko lehen jardunaldia izanen da asteburukoa eskualdeko zenbait futbol taldearentzat

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 4a, 07:00
Gorengoen mailara igotzeko faseari ekinen dio Berako Gure Txokoa futbol taldeak.

Berako Gure Txokoak Gorengoen mailerako igoera faseari ekinen dio eta Beti Gazteko emakumeek lehen faseko partida guztiak irabazteko aukera dute

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, asteburu honetakoa izanen da aurtengo lehen jardunaldia Gipuzkoako eta Nafarroako ligetan ari diren eskualdeko zenbait futbol talderentzat. Gure Txokoako futbol talde nagusiak Gipuzkoako Gorengoen Mailara igotzeko faseari ekinen dio Herreran. Beti Gazteko emakumeek lehen faseko hamabigarren eta azken partida jokatuko dute Hondarribian eta guztiak irabazteko aukera izanen dute. Bertze futbol, eskubaloi, areto-futbol eta saskibaloi taldeek bertze astebetelo atsedena izanen dute.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Amaikak Bat - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Debako Errotazar futbol zelaian.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Roteta - Gure Txokoa, igandean 16:00etan Donostiako Herreran.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Touring, igandean 16:45ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Rotxapea CD – Doneztebe, larunbatean 10:00etan Taxoaren

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – Berriozar CF, ostegunean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

  

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – Dunboa Eguzki, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Hondarribia A - Gure Txokoa, igandean 11:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Hondarribia - Beti Gazte, igandean 16:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Beti Kozkor – Baztan, igandean 19:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun