Abenduan 651 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 63 bakarrik izan dira mugagabeak eta 588 aldi baterakoak.
Adin tarte guztietan goiti
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 358 lagun daude langabezian, azaroan baino 11 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, ere, azaroan baino 10 gehiago daude langabezian, 412. 25 urtez beheitikoen artean, abendu hondarrean 36 gizaseme zeuden langabezian, azaroan baino 2 gehiago, eta 24 emakume, azaroan baino 2 gehiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abenduan 14 gehiago daude, 595etik 609ra pasatuz. Industria arloan ere 100etik 108era igo da langabetu kopurua (8 gehiago). Eraikuntzan ere 3 langabetu gehiago daude (51 denera). Nekazaritzan bi lagun gehiago daude langabezian (28). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 34 lagun daude langabezian, azaroan baino 2 guttiago.
Urte osoko balantzea
2017 urte hasiera 897 langabeturekin hasi zela kontuan hartuz, urtea 67 langabetu guttiagorekin bukatu da. 2017ko ilbeltzean, ohi bezala, goiti egin zuen langabeziak (970 langabetu, 73 gehiago), baina neguan eta udaberrian beheiti egin zuen otsailean 949 langabetu ziren (-21), martxoan 916 (-33), apirilean 892 (-24), maiatzean 813 (-79) eta ekainean 766(-57) langabetu. Urtearen bigarren erdian, berriz ere goitirako joera hartu zuen langabeziak: uztailean 800 langabetu ziren (+34), abuztuan 807 (+7), irailean berriz ere beheiti egin zuen, 763 langabeturekin (-44), urrian ere 6 langabetu guttiago ziren, 757, urte bukaeran berriz ere goiti egiteko, azaroan 805 (+48) eta abenduan 830 (+25).