Doneztebeko taldea bigarren da sailkapenean garaipen horri esker
Eguberri garaia atsedenekoa da eskualdeko kirol taldeentzat, baina hilabete hasieran elurrarengatik gibeleratutako partida batzuk jokatzeko aprobetxatu dituzte batzuk. Honela, Nafarroako Preferente mailan Doneztebek eta Erregionaleko lehen mailan Aurrerak, atzeratutako partida horiek jokatu eta irabazi dituzte. Doneztebe bigarren da sailkapenean garaipen honi esker.
Nafarroako Preferente mailan
Ardoi B 1 – Doneztebe 2 (Jon Seinen golak)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera 2 (Ander eta Jon) – Berriozar 0
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 6 (Oier Agestak 4, Xabi Apezetxea eta Aimar Sarratea) – Universidad de Navarra 1
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!